Patxi
Plazaola

Patxirrindulari.com


Orendaingo txirrindularitza zale amorratu baten bidai, abentura eta txakalaldiak

Ziklo

Ziklo aldizkariaren 27 alean blog honetan eskuragarri duzuen Tour du Mont Blanc-eko martxaren kronika publikatu dute. Aspaldidanik jarraitzen dudan aldizkaria da Ziklo, zikloturismoaren munduko aldizkari benetan interesgarria. Nire bidaia ezberdinetarako ideiak hartzeko balio izan didan aldizkaria besteak beste. Errepideko bizikletan ibiltzea eta leku berriak ezagutzea gustatzen bazaizue benetan gomendatzen dizuedan aldizkaria da. Ohore bat da […]

Gehiago irakurri

Atzera begirada

Orain egiten ari naizen atseden aste hauek atzera begiratu eta denboraldiari dagozkion balorazioak egiteko paregabeak dira. Denboraldiko lehen lasterketa martxoan korritu nuen eta azkena urrian. Guztira 31 lehiaketa egun izan ditut aurtengo urtean zehar. Modalitate ezberdin askotariko probak lehiatu ditut: XCO, XCM, etapakako lasterketak, errepideko lasterketak, zikloturista bat eta ultra pare bat; bata errepidekoa eta […]

Gehiago irakurri

Tierra Estella Epic 2019

Joan den igandean nire aurtengo denboraldiko azkeneko lasterketan hartu nuen parte. Tierraestella epic proba entzutetsuan izan zen, 90 kilometro eta 2800 metroko desnibel positiboko bidexkaz josiriko ibilbidean. Orain dela urte gutxi sorturiko proba izan arren, egutegian oso presente dagoen proba da, ospe handia duen proba bihurtu baita, eta aurten UCI 3 maila estreinatu du. Goizeko […]

Gehiago irakurri

Asteburua Bielsan

Asteburu honetan ez dut inongo lasterketatan parte hartu, baina Ordesa eta Monte Perdidoko parke naturaleko goi mendiez gozatu ederra hartzeko aukera izan dut, eta nire gozatua partekatu nahi izan dut norbaiti interesgarri egin dakiokenaren esperantzarekin. Bielsa-n izan naiz. Pirinioetako herri polit honetan ditudan ezagunei urtero bisitaren bat egiten saiatzen naiz, eta oraingoan, bisita mendi bizikletaz […]

Gehiago irakurri

Elkarrizketa Atarian

Joan den astean Tolosaldeko Atarian elkarrizketatu ninduten eta egunkarian zein irratian argitaratu zuten elkarrizketa. Irakurri edo entzun nahi izan ez gero, jarraian adieraziriko estekean daukazue eskuragarri.  Irratia (49:45minututik aurrera): https://ataria.eus/tolosaldea/1569521414394- txirrindulariak-protagonista  Egunkaria: https://ataria.eus/orendain/1569403904135-hobeto-moldatzen-naiz-mendi-bizikletako-proba-luzeetan Eskerrik asko Ataria!

Gehiago irakurri

Vallnord – Kataluniako Kopa 2019

Joan den asteburuan “Copa Catalana” BTT kopa entzutetsuko proban parte hartzeko aukera izan nuen Amets-Urkia BTT taldeari esker. Ez zen edozein proba izan gainera, Vallnord-eko proba baizik, munduko kopako zirkuitoan. Asteburu zoragarria pasa genuen, giro onean, Andorrako paraje ederrez gozatuaz. Zirkuitoa munduko XCO kopan egiten dutenaren ia berdina zen. Jaitsierarik zailena ekiditeko, zirkuitoa pixka bat […]

Gehiago irakurri

BTT Nieva de Cameros

Valdizarbextrem probak hanketan utziriko oinazea oraindik oso presente zelarik, irailak 8ko igandean Nieva de Cameros herri errioxarrean ospaturiko BTT proban parte hartu nuen. Probari buruz oso ongi hitz egin izan didatenez beti, aurtengoan bertan parte hartzea erabaki nuen. 56 kilometro eta ia 2.000 metroko desnibel positiboko ibilbide nahiko teknikoa zuen proba izan zen, xenda zoragarrietan […]

Gehiago irakurri

Valdizarbextrem 2019

Pasa den larunbatean, irailak 7, Valdizarbextrem proban hirugarren urtez jarraian parte hartzeko aukera izan nuen. 80 kilometro eta 2900 metroko desnibel positiboa duen xendaz beteriko ibilbide polita du probak. Goizeko 9etan ekin genion probari eguraldi on baina haizetsuaz. Lehen kilometroetatik erritmo altuan joan giñen, probaren lehen kilometroak eta maldak pasa ostean lasterketaren buruan seikote bat […]

Gehiago irakurri

Euskadiko Txapelketa XCM Oion

Hilabete baino gehiago mendiko bizikletan lasterketarik egin gabe pasa ostean, pasa den igandean, irailak 1, berriro lehiatzea tokatzen zen, eta lasterketa berezi batean gainera, mendi bizikleta maratoiko (XCM) Euskal Herriko txapelketan. Oionen ospatu zen 60 kilometro eta ia 1800 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidean. Lasterketari hasiera eman genion goizeko 09:00ak zirenean. Bizi atera ginen baina […]

Gehiago irakurri

Marmotte Pyrenees 2019

Joan den igandean, abuztuak 25, Marmotte Pyrenees lasterketa zikloturista entzutetsua ospatu zen. 167 kilometro eta 5.700 metrotik gorako desnibel positiboa duen ibilbideari 12 herrialde ezberdin baina gehiagoako ia 3.000 parte-hartzailek ekin genion goizeko 07:30etan Luz Saint Sauveur-ko herritik, hauetariko 845ek Hautacam gaineko helmugara iristea lortu genuelarik. Orain dela hilabete pare bat, lankide batek proba hau […]

Gehiago irakurri

Transmaurienne Vanoise

Uztailaren 22tik 26ra, Transmaurienne Vanoise izeneko mendi bizikleta lasterketan parte hartu nuen. Alpeetako Maurienne bailaran egiten den 5 etapako proba entzutetsua da hau, UCI S2 mailakoa. Parte hartze polita zegoen, 250 txirrindularitik gora ziren irteera marran, 10 nazio ezberdin baino gehiagotatik etorririkoak. Aipagarriena, lasterkarien maila zen, talde oso onak, munduko kopako txirrindulari aipagarriak… zeudelarik bertan. […]

Gehiago irakurri

Tour du Mont Blanc

Goizeko 5ak laurden gutxiago, motxila eta poltsikoak janez beterik, baina baita burua zalantzaz beterik ere. Aste honetan harrapaturiko birusa guztiz gainditua izango dut? Hainbeste orduan gorputzak eutsiko dio? Inongo asistentziarik gabe, sortu daitezkeen arazoak konpontzeko gai izango naiz? Hau zen pasa den larunbatean, uztailak 20, les Saisies-eko eski estazioan neukan panorama. “Tour du Mont Blanc” […]

Gehiago irakurri

MB Race 2019

«La course VTT plus difficile du monde edota munduko BTT lasterketarik zailena». Horrela definitzen dute MB Race lasterketa bere sortzaileek. Eta, ez da gutxiagorako, 140 kilometro eta 7.000 metrotik gorako desnibel positiboaz, UCI marathon series Munduko Kopako probarik luze eta gogorrena baita. Parte hartzaileen %6k soilik lortzen du amaitzea, beraz, argi dago ez dela brometan […]

Gehiago irakurri

Agur bat irakurle guztioi!

Patxi Plazaola Esnaola naiz, 29 urteko orendaindarra, eta ezagutzen nauen orok ongi dakien bezala, txirrindularitza zale amorratua.  Txirrindularitza izugarri maite dut, eta hori dela eta, denetik probatu dut, lasterketak, mendi bizikleta, martxa zikloturistak, europako txoko ezberdinetara bidaiak…  Hauetan bilduriko esperientziak eta bizipenak norbaiti interesgarri egingo zaizkionaren esperantzarekin, blog hau sortzea erabaki dut Chromabranding enpresaren laguntza […]

Gehiago irakurri