Festive 500#2 – Eguraldi leiho bat bilatzen, euriaz ihesi

Bigarren eguna euripean argitu zen. Lagun pare batekin ibilaldi goiztiar bat egin ondoren, azkenean, eguerdian eguraldi iragarpena zertxobait hobea zela ikusirik, bizikletan ibiltzera ateratzea erabaki nuen.

86 kilometro eta 1.360 metroko desnibel positibo metatua egin nituen euriari alde egin nahian ibiliriko 3 ordutan, etxetik asko urrundu gabe, euria indartsu hasiz gero etxera azkar itzuli ahal izateko, 2,1ÂșC-ko batez besteko tenperaturapean.

Ezkio-Itsasotik Gabiriako herri politera igoz hasi nintzen, ondoren beste aldetik Ormaiztegira jaitsi eta haranean behera Aramara jarraitu eta Altzagarateko auzora igoaz, inguru guztiaren bista ikusgarriak dituen leku zoragarria. Haranean behera jaisten jarraitu ondoren Baliarrainera igo nintzen, azkenik, Ataungo auzogunerik altuenera igotzeko etxera itzuli aurretik.

14 herritatik pasa nintzen: Arama, Altzaga, Ataun, Baliarrain, Beasain, Gabiria, Ikaztegieta, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi eta Ordizia.