Covid

Garai zailak bizitzen hari gara, denok. Pelikuletan soilik gertatzen diren bezalako egoera batean murgildurik aurkitzen gara tamalez. Inork orain dela hilabete batzuk imajinatu ahal ezingo zuen mundu mailako katastrofe bat bizitzen hari gara. Ez naiz sartuko arazoaz hitz egitera, nahikoa hitz egiten digutela iruditzen baitzait, baina giza krisi larrian gaudela nabarmena da, giza galerak eta galera ekonomikoak izugarriak izango baitira, eta gure etorkizuneko eguneroko bizitzan eta ohituretan eragin izugarria izango baitu.

Krisia benetan larria da. Hildako oholdea uzten hari da mundu guztian zehar, eta krisiaren larriena pasa eta konfinamendu egoera amaitzean ere krisi ekonomiko larria ekarriko du, hala nola, gure kontsumo eta bizitza ohituretan aldaketa handiak. Aurrez ezagutu ez dugun ezerk ez bezala aldatuko du gure bizitza, eta kolpe batez gainera, egun batetik bestera.

Etxean konfinaturik gauden garai honetan informazio tsunami etengabe bat dugu gainean, eta os zaila da zeri kasu egin eta zeri ez kasu egin jakitea ere. Txirrindularitza mailan, ariketa fisikoa egiten jarraitu nahi dugunoi arrabola eta indar ariketak egitea besterik ez zaigu geratzen. Aspergarria da, badakigu, kontrakoa esaten ikusiko dituzue asko, baina denok dakigu gezurretan hari direla. Egia da ahalik eta era baikorrenean egoerari aurre egin eta animo onez izateak asko lagunduko digula, beraz, ahal izan ez gero, horrela egin, baina horrek ez du inoiz errealitatea aldatuko, aspergarria denak aspergarria izaten jarraituko du, aldatuko dena asperdurari aurre egiteko gure kemena izango da.

Bestalde, seguru naiz makina bat aldiz entzun duzuela dagoeneko honakoa: “gu gaizki gaude baina okerrago dauden beste asko daude, beraz, ez gaude kexatzeko moduan”. Ba ez, aurreko kasuan bezala, jendea okerrago egoteak ez du esan nahi ni ondo nagoenik. Akaso, hanka bat falta zaion pertsona bat ez dago gaizki, beste bati bi falta zaizkiolako? Edo pertsona gor bat ez dago gaizki beste bat itsua eta gorra delako? Duguna baloratu behar dugu, eta egoerari ahalik era positiboenean aurre egin, eta egoera hobetzen saiatu, baina argi dago egoerak ona ez dela bizitzen hari garena.

Gakoa, bizitza honetako gauza gehienetan bezala, gure buruan dago. Egunerokoa ahalik eta hobekien pasatzeko taktikak sortzea izan liteke pauso bat, errutina bat sortzea, denbora luzeegia egin ez dakigun. Baina aldaketak sartuz tarteka, edo gauzak ongi egin ez gero, gure buruari saritxoak, errutina horiek monotonia ez daitezen bihurtu. Ultra lasterketetan bezala, burua pixka bat engainatzea, zenbat falta den ez pentsatzea, azken helmuga baino lehen tarteko helmuga edo hito txikiak jartzea, hauetara iristean positibismo eta indar bultzada txikiak izan ditzagun.

Ez nuke aipatu gabe utzi nahi askotan entzuten hari garen beste esaldi bat ere, “aprobetxatu etxekoekin egon eta konpainiaz gozatzeko”. Kasu honetan ere, ehundaka egoera ezberdin egongo dira: arazo familiarrak dituzten familiak, euren erlazioa egoera txarrean duten bikoteak, erlazio txarra duten pisu-kideak, familia-kidea problematikoak dituztenak… Egoera ezberdin asko daude, beraz, animo denei, batez ere egoera txarrenean daudenei, laster gaindituko dugu hau!

Azkenik, “influencer” eta “instagramer”-ez gogoratu nahi nuke. Garai zailak dituzue zuek ere. Ez daukazue eduki interesgarririk, beraz, nire iritzi pertsonala emango dizuet, ea honekin eduki berriak sortzeko ideiak hartu ditzakezuen. EZ da interesgarria EGUNERO arrabolan zabiltzatela argazki bat igotzea. Oraindik eta gutxiago egunean behin baino gehiagotan egiten baduzue. EZ da interesgarria argazki horietan zenbat egun daramatzagun konfinamendu egoeran gogoratzea. EZ da interesgarria ezta inongo deskubrimendua ere, “un día más un día menos” esaldia. Mundua sortu zenetik horrela izan da egunero, edonoren bizitzan, bizituriko bat gehiago eta bizitzeko bat gutxiago.  

Krisi honek seguruenik aurrez baloratzen ez genituen gauza asko baloratzen erakutsiko digu. Animo, hau ere pasako da, emango diogu buelta. Izan indartsu eta animo guztioi!