Festive 500: Ia-ia #Festive1000 bat era lokalean!

Nire helburua lortzeko 6 irteera ezberdinetan banaturiko 32 ordutan 900 kilometro egin nituen, hauetan 14.160 metroko desnibel positiboa metatuz. Bereziki aste hotz eta euritsua izan zen, eta horren adierazgarri da bizikleta gainean pasaturiko ordu guzti horietan 3,7ÂșC-ko batez-besteko tenperatura izan nuela, baina halere, gozamenez beteriko 6 egun zoragarri izan dira.

Eskerrik asko batez ere Chroma Studio -ko nire lagunei, beraien laguntzarik gabe erreportai polit hau gauzatzea ez baitzen posible izango. Bestalde, eskerrik asko baita abentura eta erreportai hau egiterako orduan edozertan lagundu didazuen lagun guztiei ere.

Garai zailak izaten ari dira, baina abentura bila dabilen jendeari abenturak izateko ez dagoela oso urrun joan edo diru izugarri gastatu beharrik esan nahiko nioke. Abentura edozein lekutan egon daiteke, zeure etxeko ataria pasaturiko unean bertan hasi daiteke. Atera, esploratu eta izan abenturak.

Gozatu!