Agur bat irakurle guztioi!

Patxi Plazaola Esnaola naiz, 29 urteko orendaindarra, eta ezagutzen nauen orok ongi dakien bezala, txirrindularitza zale amorratua. 

Txirrindularitza izugarri maite dut, eta hori dela eta, denetik probatu dut, lasterketak, mendi bizikleta, martxa zikloturistak, europako txoko ezberdinetara bidaiak… 

Hauetan bilduriko esperientziak eta bizipenak norbaiti interesgarri egingo zaizkionaren esperantzarekin, blog hau sortzea erabaki dut Chromabranding enpresaren laguntza paregabearekin. Bertan bilduko direnak irakurleen gustokoak izatea espero dut, beraz, gehiago luzatu gabe, interes gutxi duen idatzi hau amaitu eta blog honen muina izango den materiala lantzera noa. 

Agur bat irakurle guztioi!