Ziklo

Ziklo aldizkariaren 27 alean blog honetan eskuragarri duzuen Tour du Mont Blanc-eko martxaren kronika publikatu dute.

Aspaldidanik jarraitzen dudan aldizkaria da Ziklo, zikloturismoaren munduko aldizkari benetan interesgarria. Nire bidaia ezberdinetarako ideiak hartzeko balio izan didan aldizkaria besteak beste. Errepideko bizikletan ibiltzea eta leku berriak ezagutzea gustatzen bazaizue benetan gomendatzen dizuedan aldizkaria da.

Ohore bat da niretzat aldizkari honetan nire publikazio bat argitaratu izana. Eskerrik asko Ziklo!