Atzera begirada

Orain egiten ari naizen atseden aste hauek atzera begiratu eta denboraldiari dagozkion balorazioak egiteko paregabeak dira.

Denboraldiko lehen lasterketa martxoan korritu nuen eta azkena urrian. Guztira 31 lehiaketa egun izan ditut aurtengo urtean zehar. Modalitate ezberdin askotariko probak lehiatu ditut: XCO, XCM, etapakako lasterketak, errepideko lasterketak, zikloturista bat eta ultra pare bat; bata errepidekoa eta bestea BTT-koa.

Nire denboraldiari dagokion balorazio pertsonala positiboa da. Lehen aldiz lehiatu dut XCO-an eta, lasterketa mota hau nire ezaugarrientzat oso egokia ez izan arren, egokiak dira erritmo pixka bat hartu eta teknika zertxobait hobetzeko.

Errepideari dagokionean berriz, oso lasterketa gutxitan hartu dut parte, eta lasterketako erritmoaren falta asko nabaritu dudan arren, emaitza txukunak lortu ditudala iruditzen zait. Dena den, Markinako lasterketarekin Arantza txiki bat daukat sartua, zerbait hobea egiteko hankak izan eta lasterketan inozo xamarra izan nintzenaren sentipenarekin geratu nintzen.

XCM-ari dagokionean, gustura nago emaitzekin, baina zorte txar asko izan dut lasterketetan, ia lastereketa guztietan gertatu zait zerbait.

Etapakako lasterketetan gutxi-gora-behera nire lekuan ibili naizela uste dut.

Azkenik, parte harturiko bi ultretan oso ondo ibili nintzela uste dut. Oso gustura nago emaitzekin, baita MB race-en izaniko zorte txarra kontutan harturik ere.

Hauek izan dira parte harturiko probetan lorturiko emaitzak:

XCO

35. Copa caja rural – Fitero

43. Copa caja rural – Falces

11. Euskadiko opena – Aramaio

13. Copa caja rural – Ayegi

19. Copa caja rural – Dicastillo

12. Euskadiko opena – Lumbier

13. Euskadiko opena – Izkue (Euskadiko XCO txapelketa)

6. Euskadiko opena – Ordizia (Gipuzkoako XCO txapelketa – 4. Elite mailan)

25. Copa catalana – Andorra

Etapakako lasterketak

15. Girona MTB challenge

21. Rioja Bike race

25. Transmaurienne Vanoise

XCM 

3. Euskobike challenge

4. Euskadiko XCM txapelketan – Oion (3. Elite mailan)

4. Valdizarbe xtrem

4. Open XCM La Rioja – Nieva de cameros

9. Tierraestella epic

Errepideko lasterketak

16. Ataungo lasterketan (Gipuzkoako txapelketa – 1. Elite mailan)

8. Markinako lasterketan (Euskadiko txapelketa – 3. Elite mailan)

BTT-ko ultrak

16. MB race

Errepideko ultrak

6. Tour du Mont Blanc

Zikloturista lasterketak

6. Marmotte pyrenees