Patxi
Plazaola

Patxirrindulari.com

BTT


Orendaingo txirrindularitza zale amorratu baten bidai, abentura eta txakalaldiak

LaTramun

Urriaren 18an Latramun maratoiko proba entzutetsuan parte hartu nuen, Gironan. UCI Marathon Series-etako probetako bat da, ezaguna bere ibilbidearen ia osotasunean bidexketan barrena doalako lasterketa. 2020 denboraldi honetako nire azken lasterketa izan zen Latramun. Gironako helmuga eremuan autobusa hartu eta irteera gunea kokaturiko Cooperativa de la Vall d´en Bas-era eraman gintuzten lasterkariak goizean goiz. Bertara […]

Gehiago irakurri

Kataluniako Nazioarteko Kopa – Santa Susana

Urriko lehen astebururako, zenbait taldekidek Bartzelona alderako bidea hartu genuen bertan “copa catalana”-ko 6. proba puntuagarrian parte hartzeko, Santa Susanna-n. Bartzelonako kostako herritxo honetan zirkuitu polit batek itxaroten gintuen, azkarra eta arriskutsu xamarra, baina benetan dibertigarria. Ostiralean joan ginen Kataluniarantz, larunbatean zirkuitua ikusi eta igandean lasterketa lehiatzeko planarekin. Larunbatean zirkuitua ikustean aurrez deskribaturiko zirkuitua aurkitu […]

Gehiago irakurri

Copa Caja Rural – Arazuri

Lazkaoko karreraren oinazeak oraindik gorputzean nabariak zirelarik, Arazuriko lasterketako irteera marran nintzen igandean, hilak 27, Caja rural kopako azken proban parte hartzeko prest. Zirkuitu oso erraza zen, aurreko egunetako euriengatik zirkuitu originala ez zegoen bertan lasterketa bat egiteko moduan, eta ondorioz, zirkuitu sinpleago batean egin zen lasterketa. Zirkuitu laua eta azkarra zen, dena pistan, kilometro […]

Gehiago irakurri

Espainiako XCO txapelketa – Valladolid

Esperientzia berri bat bizi eta asteburu pasa polit bat egitea, horixe nuen pasa den aste-bukaerarako plana, eta helburuak ongi beterik itzuli naiz etxera. Valladolid-en pasa dut asteburua, XCO-ko Espainiako txapelketak ikusi eta lehiatzen. Larunbatean master, 23 urtez azpiko eta jubenil mailako mutilek lehiatzen zutenez, ostiralean joan nintzen Valladolid-erantz taldekide batekin, lasterketa hauetan lehiatzen zuten taldekideei […]

Gehiago irakurri

Colina Triste

Urte arraro honetan, non UCI-ko egutegiko ia proba internazional guztiak bertan behera geratu diren, salbuespentzat hartzen genuen Colina triste lasterketan parte hartu ahal izatea, eta ondorioz, lasterketaren maila ere oso altua zen, lasterkari guztiak bertan baitziren aurtengo egutegiaren proba kopuru eskasia medio. Azken egunerarte zalantzak genituen ez ote zen bertan behera, batez ere azken egunetan […]

Gehiago irakurri

Izkue

Hilabete luze ugariren ondoren, helburu eta horizonte argirik gabeko bizikleta saio askoren ondoren, dortsal bat berriro bizkarrean jartzeko garaia iritsi zen. Abuztuaren 2-an izan zen, Izkue-ko herrian, XCO modalitateko euskadiko txapelketan. Irteera marran kokatu nintzen, inongo presiorik gabe, gorputzari estutu bat eman, zer moduz nengoen ikusi eta lau egun barru hasiko zen “Colina triste” lasterketarako […]

Gehiago irakurri

Aragon Bike Race 2020

San Markos-eko desastrea baina astebete beranduago Aragón Bike Race lasterketan parte hartu nuen. Mendi bizikletan lehiatu nuen lehen lasterketa hau izan zen oraindela urte dezente jada. Kalendarioan hartzen duen unea dela eta 3 aldiz parte hartua nuen aurrez proba honetan, eta urtez-urte ibilbideek hobekuntza handia izan zuten. Aurtengoan kokapen aldaketa batekin zetorren proba, beraz, berria […]

Gehiago irakurri

San Markos 2020

Pasa den martxoaren 1ean denboraldi honetako lehen dortsala jantzi nuen. Aurre denboraldiko eta azken asteko sentsazioak kontutan harturik, nire sasoi puntua eskasa zela banekien, beraz, ahalik eta hobekien egin eta sasoi puntua pixka bat hobetzeko intentzioarekin kokatu nintzen irteera marran. Irteeran bertan pedala ezin sarturik denbora asko galdu nuen, eta azken postuetan jarri nintzen. Beroketan […]

Gehiago irakurri

Atzera begirada

Orain egiten ari naizen atseden aste hauek atzera begiratu eta denboraldiari dagozkion balorazioak egiteko paregabeak dira. Denboraldiko lehen lasterketa martxoan korritu nuen eta azkena urrian. Guztira 31 lehiaketa egun izan ditut aurtengo urtean zehar. Modalitate ezberdin askotariko probak lehiatu ditut: XCO, XCM, etapakako lasterketak, errepideko lasterketak, zikloturista bat eta ultra pare bat; bata errepidekoa eta […]

Gehiago irakurri

Tierra Estella Epic 2019

Joan den igandean nire aurtengo denboraldiko azkeneko lasterketan hartu nuen parte. Tierraestella epic proba entzutetsuan izan zen, 90 kilometro eta 2800 metroko desnibel positiboko bidexkaz josiriko ibilbidean. Orain dela urte gutxi sorturiko proba izan arren, egutegian oso presente dagoen proba da, ospe handia duen proba bihurtu baita, eta aurten UCI 3 maila estreinatu du. Goizeko […]

Gehiago irakurri