Festive 500#3 – Nire kostako ibilbide gogokoena

Hirugarren eguna izan zen, seguruenik, onena. Eguraldi iragarpenak egun hotz baina lehorra izango genuela aurreikusten zuen, urtea bukatu arteko azkena. Ondorioz, pare bat lagunekin irten nintzen bizikletan ibiltzera, hauetariko bat txirrindulari profesionala, eta mendatez josiriko ibilbide luze bat egin genuen.

Egunaz gozatu genuen zati handi batean kostaldeko errepide politetik zihoan ibilbidea eginaz. Haranean behera jaitsi nintzen Tolosara lagunekin elkartu eta beherantz jarraitzeko Lezorarte, tartean Xoxoka eta Astigarragako Bentak mendatetxoak igoz. Jaizkibel mendatea igoz jarraitu genuen, igoera entzutetsua Donostiako Klasika-ko giltzarrietariko bat izateagatik, eta Erlaitz eta Aiako harria parke naturala bezalako leku politetatik igaroz jarraitu genuen. Donostiako erdigunea pasa ondoren, Igeldoko auzo ikusgarrira igo ginen eta Oriora jaitsi, bertan kafe bat hartuz Andazarrateko portua Andatza auzotik igo aurretik. Zertxobait gorago igo ginen azkenean, Iturriotz auzoraino. Ondoren, Asteasura jaitsi eta Alkiza eta Hernialdera igo ginen, amaitzeko bailaran gora etxeraino itzuliaz.

200 kilometro egin nituen 3.300 metroko desnibel positiboa metatuaz 7 ordu eta 10 minutuko denbora tartean. Berauetan 28 herri pasa nituen eta 2,7ÂșC-ko batez besteko tenperatura izan genuen.

Pasaturiko herriak: Alegia, Alkiza, Andoain, Anoeta, Asteasu, Astigarraga, Aia, Beasain, Hondarribia, Hernialde, Ikaztegieta, Idiazabal, Irun, Irura, Itsasondo, Legorreta, Lezo, Orio, Ordizia, Oiartzun, Olaberria, Pasaia, Errenteria, Donostia, Tolosa, Urnieta, Villabona-Amasa eta Zumaia.