Patxi
Plazaola

Patxirrindulari.com

Karretera


Orendaingo txirrindularitza zale amorratu baten bidai, abentura eta txakalaldiak

Gipuzkoako Txapelketa – Lazkao

Gau osoa etengabe euria eginez pasa zen. Eta ez zuen atertzeko asmorik. Hotza egiten zuen gainera. Hori zen momentuko panorama lasterketarako gauzak prestatzen hari nintzenean. Bitartean, lasterketara joateak merezi ote zuen galdetzen nion etengabe neure buruari. “Joateko inongo obligaziorik ez daukat”, esaten nion neure buruari, eta euria eta hotza ez ditut gogoko. “Zergatik egiten dut […]

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Txapelketa – Baranbio

Urtebete baina gehiago zen ez nuela errepideko lasterketa batean parte hartzen, eta ondorioz, zalantza eta urduritasun sentimenduen arteko nahasketa bat nagusitzen zen nire gorputzean irteera marran kokaturik nengoelarik. Baranbion zen lasterketa, Araban, eta amateur mailako euskal herriko txapelketa zen lehiatzen zena.  Ibilbide gorabeheratsua zuen lasterketak, eta amaieran, aldapa gogorra Garrastatxuko baselizan kokaturiko helmuga marrara iristeko. […]

Gehiago irakurri

Atzera begirada

Orain egiten ari naizen atseden aste hauek atzera begiratu eta denboraldiari dagozkion balorazioak egiteko paregabeak dira. Denboraldiko lehen lasterketa martxoan korritu nuen eta azkena urrian. Guztira 31 lehiaketa egun izan ditut aurtengo urtean zehar. Modalitate ezberdin askotariko probak lehiatu ditut: XCO, XCM, etapakako lasterketak, errepideko lasterketak, zikloturista bat eta ultra pare bat; bata errepidekoa eta […]

Gehiago irakurri

Marmotte Pyrenees 2019

Joan den igandean, abuztuak 25, Marmotte Pyrenees lasterketa zikloturista entzutetsua ospatu zen. 167 kilometro eta 5.700 metrotik gorako desnibel positiboa duen ibilbideari 12 herrialde ezberdin baina gehiagoako ia 3.000 parte-hartzailek ekin genion goizeko 07:30etan Luz Saint Sauveur-ko herritik, hauetariko 845ek Hautacam gaineko helmugara iristea lortu genuelarik. Orain dela hilabete pare bat, lankide batek proba hau […]

Gehiago irakurri

Tour du Mont Blanc

Goizeko 5ak laurden gutxiago, motxila eta poltsikoak janez beterik, baina baita burua zalantzaz beterik ere. Aste honetan harrapaturiko birusa guztiz gainditua izango dut? Hainbeste orduan gorputzak eutsiko dio? Inongo asistentziarik gabe, sortu daitezkeen arazoak konpontzeko gai izango naiz? Hau zen pasa den larunbatean, uztailak 20, les Saisies-eko eski estazioan neukan panorama. “Tour du Mont Blanc” […]

Gehiago irakurri