Patxi
Plazaola

Patxirrindulari.com

Ibilbideak


Orendaingo txirrindularitza zale amorratu baten bidai, abentura eta txakalaldiak

Festive 500: Ia-ia #Festive1000 bat era lokalean!

Nire helburua lortzeko 6 irteera ezberdinetan banaturiko 32 ordutan 900 kilometro egin nituen, hauetan 14.160 metroko desnibel positiboa metatuz. Bereziki aste hotz eta euritsua izan zen, eta horren adierazgarri da bizikleta gainean pasaturiko ordu guzti horietan 3,7ºC-ko batez-besteko tenperatura izan nuela, baina halere, gozamenez beteriko 6 egun zoragarri izan dira. Eskerrik asko batez ere Chroma […]

Gehiago irakurri

Festive500#6 – Egun epikoa; Gaua, hotza, haizea, nekea eta zoriona!

Azkenean, iritsi zen azken eguna. Erronka handia zen aurreneko egunetan pasa gabe utziriko herrietatik pasatzea, baina aurreko egunean gauez ibili eta etxera 20:00retan iritsi ondoren, nire helburua lortzen saiatzeko azken esfortzu bat egitea erabaki nuen. Agian ez nuen lortuko, baina saiatu gabe ezin nintzen geratu. Ideia guzti hauek buruan bueltaka nituela, gauez ibiltzeko behar nuen […]

Gehiago irakurri

Festive500#5 – Eguraldi onaren bila; gauez irteera frustrazioaren eta eromenaren ertzean

Jasaten hari ginen eguraldi txarraren ondorioz pare bat egun bizikleta ukitu gabe pasa ostean, Gipuzkoako herri guztietatik pasatzeko nire helburua lortzeko esperantzak itzaliz zihoazen. Eguraldi aurreikuspenek egunean zehar hotza eta euria egingo zuela eta iluntzean atertzera egingo zuela iragartzen zuten. Urteko azken egunerako, berriz, eguerdi aldera euria itzuliko zela iragarri zuten. Panorama ezkor honekin, zenbait […]

Gehiago irakurri

Festive500#4 – Helburuak ezartzen

Laugarren eguna Rapha #Festive500 erronkaren baitan nire probintziako, Gipuzkoa, herri guztietatik pasatzearen helburua lortzen saiatuko nintzela argi izan nuen lehen eguna izan zen. Probintziaren hego-ekialdera joan nintzen ahalik eta herri gehien pasaz eguerdirako etxera itzuli aurretik. Haizearen aurka borrokatu nuen 132 kilometrotan zehar, 2.370 metro igoaz 4 ordu eta 45 minutuko denboran, 3ºC-ko batez besteko […]

Gehiago irakurri

Festive 500#3 – Nire kostako ibilbide gogokoena

Hirugarren eguna izan zen, seguruenik, onena. Eguraldi iragarpenak egun hotz baina lehorra izango genuela aurreikusten zuen, urtea bukatu arteko azkena. Ondorioz, pare bat lagunekin irten nintzen bizikletan ibiltzera, hauetariko bat txirrindulari profesionala, eta mendatez josiriko ibilbide luze bat egin genuen. Egunaz gozatu genuen zati handi batean kostaldeko errepide politetik zihoan ibilbidea eginaz. Haranean behera jaitsi […]

Gehiago irakurri

Festive 500#2 – Eguraldi leiho bat bilatzen, euriaz ihesi

Bigarren eguna euripean argitu zen. Lagun pare batekin ibilaldi goiztiar bat egin ondoren, azkenean, eguerdian eguraldi iragarpena zertxobait hobea zela ikusirik, bizikletan ibiltzera ateratzea erabaki nuen. 86 kilometro eta 1.360 metroko desnibel positibo metatua egin nituen euriari alde egin nahian ibiliriko 3 ordutan, etxetik asko urrundu gabe, euria indartsu hasiz gero etxera azkar itzuli ahal […]

Gehiago irakurri

Festive 500#1 – Bagoaz! Lagunak eta dibertsioa

#Festive500 erronkan nire helburua lortzen buru-belarri saiatuko ote nintzen, edo sinpleki helbururik gabe bizikletaz gozatzera irtenaz egingo ote nuen argi izan gabe hasi nintzen. Lehen egun honetan zenbait lagunekin irten nintzen bizikletan, horietariko bi txirrindulari profesionalak, beraz, nire ibilbidea hauek egin beharreko lanera egokitu nuen, nondik nora gindoazen axolarik izan gabe, lagunen konpainiaz gozatuz soilik. […]

Gehiago irakurri

Festive 500: 6 egun Gipuzkoa zeharkatuz

Urte zaila izan da denontzat. Urte arraro honetan, mugikortasun mugak medio, gure herritik ezin aterean aurkitu gara. Gutariko batzuk, txirrindulariok esate baterako, gure herriaren inguruetatik ibiltzen ohituak gaude eta ondorioz gure gertueneko ingurunea ongi ezagutzen dugu. Baina beste jende askok etxe ondoan dituen altxorrak orain deskubritu ditu, beste inora joan ezin izanik, espero ez zituen […]

Gehiago irakurri

Asteburua Bielsan

Asteburu honetan ez dut inongo lasterketatan parte hartu, baina Ordesa eta Monte Perdidoko parke naturaleko goi mendiez gozatu ederra hartzeko aukera izan dut, eta nire gozatua partekatu nahi izan dut norbaiti interesgarri egin dakiokenaren esperantzarekin. Bielsa-n izan naiz. Pirinioetako herri polit honetan ditudan ezagunei urtero bisitaren bat egiten saiatzen naiz, eta oraingoan, bisita mendi bizikletaz […]

Gehiago irakurri