Festive500#4 – Helburuak ezartzen

Laugarren eguna Rapha #Festive500 erronkaren baitan nire probintziako, Gipuzkoa, herri guztietatik pasatzearen helburua lortzen saiatuko nintzela argi izan nuen lehen eguna izan zen.

Probintziaren hego-ekialdera joan nintzen ahalik eta herri gehien pasaz eguerdirako etxera itzuli aurretik. Haizearen aurka borrokatu nuen 132 kilometrotan zehar, 2.370 metro igoaz 4 ordu eta 45 minutuko denboran, 3ºC-ko batez besteko tenperaturaz.

Zeraindik Aztiriara igoaz hasi nintzen, Udanatik pasa eta Oñatira jaitsiaz segidan. Ondoren, Arrasateko bailara igo nuen haizearekin borroka etengabean, Gatzagako mendatea igo eta Arlabangotik jaitsiaz ondoren, bertan dagoen Dorletako amaren monumentuari agur egin ondoren, euskal txirrindularion patroia baita. Berriro Arrasatera iristean Elgetara igo nintzen Kanpazardik, ondoren Karabieta portura igo eta Eibarra jaitsi eta gero, Bergararantz egiteko haranean gora. Bertan ezkerreruntz biratu eta Deskarga mendatea igo nuen Ormaiztegira jaitsi eta eguna amaitzeko Liernia eta Zerainera igoz etxera bidean.

19 herri ezberdinetatik pasa nintzen.

Pasa nituen herriak: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eibar, Elgeta, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Legazpia, Leintz-Gatzaga, Mutiloa, Oñati, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Urretxu, Zerain eta Zumarraga.