Oreka Training

Azkenean iritsi zen eguna. Ia urtebete neramakien Oreka O2 arrabola probatu nahirik, taldeko zuzendariak probatzeko aukera izango nuela esan baitzidan, baina elkartu beharreko kide guztiok egun euritsu batean tarte berdinean kointziditzea ez da erraza izan. Dena den, irailaren 11n, azkenean, iritsi zen desiraturiko eguna.

Oreka O2 arrabola ezaguna da txirrindularitza munduan, merkatuko beste arrabolekin konparatuz gero erabat ezberdina baita. Korri egiteko zinta bat bezalako da; zinta bat azpian errulo ezberdinak dituelarik, baina ordenagailuarekin konektatu eta gaur egun hain ezagunak diren edozein entrenamendu plataforma birtualen bidez, simulaturiko ibilbidearen arabera gogortasuna aldatuz joaten da. O2 arrabolan errodatze oso suabea eta uniformea lortzen da, eta gogortasun aldaketak ere oso leunki egiten ditu, kalean errodatzeko sentsazio errealera gehien gerturatzen den arrabola mota dela esatera ausartu naitekeelarik.

Errulodun arrabola batean sekula ibili gabea nintzen, eta lehen minutuetan arrabolaren ertzean kokaturiko barandari heldurik ibili behar izan nuen arren, konturatzerako inongo arazorik gabe errodatzen nenbilen arrabola gainean. Ondorioz, inoiz errulodun arraboletan ibili gabeak direnentzat ere ez dela arrabola desegokia esan nezake, minutu gutxi batzuetan ikasten baita bertan ibiltzen.

Arrabola benetan zoragarria da. Bere errodatze finaren eta errulodun arrabolek eskatzen duten arreta mailaren artean, denbora beste arrabola motetan baino azkarrago igarotzen da, eta gainera, errodatzearen itxura errealitatetik gertuena duena da. Gaur egungo txirrindularitza birtualeko edozein plataformarekin konbinatuz gero, merkatuan dagoen arrabola hoberenetakoa da seguru, hoberena agian.

Desabantaila bezala, berauk behar dituen lekua eta prezioa ditu, baina denok dakigun bezala, gauza onak ondo ordaindu behar izaten dira, beraz, aukera izan ez gero eta erosteko zalantzan edo asmoarekin izan ez gero, guztiz gomendatuko nizueke.